Nontzeberri

“Black & Baltz”, erritmo beltzen festa

 

Asteburuan, maiatzak 10 eta 11, musika beltza ardatz duen Black & Baltz izeneko jaialdia egingo dute Lemoako Karabie gaztetxean. Kontzertuak, disko jartzaileak, herria bazkariak eta Afrikako perkusioak izango dira, beti ere, doinu beltzekin bustita.

Hala, ostiralean, maiatzak 10, musika beltzaren istorioa laburbilduko duen den kontzertu berezia izango da, blues kantuetatik rap erritmoetara. Horretaz gainera, jam session bat ere izango da. Horretaz gaienra, Mandauli irrati libreak irrati-tailerra egingo du.

Bigarren egunean, hiru banda arituko dira estilo beltzak jotzen: Priscilla Band, Materia Gris eta The Broken Brothers Brass Banb; azken horiek kalejiran arituko dira. Get Fresh! hip-hop saioa eta Cisco Kids disko jartzaileak ere izango dira giro berotzen. Soul, funk ,reggae, rhythm and blues eta antzeko doinu beltzak zabalduko dituzte disko jartzaileek.

Larunbatean, gainera, bestelako kontuak ere izango dira, tartean, Afrikako perkusioa, herri bazkaria eta merkatu ekologikoa.

 

Exit mobile version