MUSIKA

Bizkaiko Trikitixa Eguna maiatzean

Bizkaiko Trikitixa Elkarteak jakinarazi digunez, antolaturik dute honezkero, Getxon, maiatzaren 23an izango den trikitixa topaketa hau.
Hauxe izango da egunaren plana: 12:00etan trikitilariak eta eskolak Getxora heldu eta auzoetatik kalejirak hasi; 14:30ean trikitilari eta eskolen topaketa Algortako Tellagorri plazan; 15:00etan bazkaria Algortako Zabala Eskolan eta 17:30ean erromeria Triki ta ke taldearekin Algortako Tellagorri plazan.

Bazkarirako izena emateko ezinbestekoa izango da. Izen-abizenak eta trikitixa eskola edo taldea adierazi behar dira dirua sartzerakoan, bazkariko tokiak antolatu ahal izateko. Maiatzaren 7a izango da bazkarira apuntatzeko azken eguna.

Informazio gehiago Bizkaiko Trikitixa Elkarteko webgunean duzue, bestela 665 716 390 telefonora deitu dezakezue.

Bizkaiko Trikitixa Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button