BERTSOTAN

Bizkaiko “Taldekakoa” lehiaketa igandean hasiko da

Bizkaiko Taldekakoak Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea du helburu nagusi. 2017an egin zen lehenengoz, eta bigarren edizioa izango du aurtengoa. Finala, maiatzaren 25ean izango da.

Guztira 21 taldek eman dute izena Taldekakoan, eta 200 parte-hartzaile inguruk parte hartuko du txapelketan. Bertan oso gazteak direnak, beteranoak, aspaldi bertsotik aparte ibili direnak, hasiberriak, Bizkaiko Txapeldunak, Txapelketetan parte hartu dutenak, edo sekula parte hartu ez dutenak bilduko dira, denak batera. Gainera, Bizkaiko eskualde guztietako ordezkaritza dago.

Hiru fase edukiko ditu Taldekakoak. Kanporaketa gehienak hiru taldeka jokatuko dira, eta talde batek egingo du hurrengo fasera saltoa. Kanporaketa bakoitzean hiru saio labur izango dira: lehenengo taldea bigarrenaren kontra, bigarrena hirugarrenaren kontra, eta hirugarrena lehenengoaren kontra. Saio bakoitzetik talde batek egingo du aurrera.

Lehengo saioa, otsailaren 24an izango da, Algortan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button