LITERATURA

Iruñea beltz

Hilaren 19tik 23ra bitarte, noir generoko makina bat idazle bilduko dira Pamplona Negra: Rock, food & noir jardunaldien baitan. Ekimen horrek beltz estiloko idazleen topagunea izan nahi du.

Toni Hill, Empar Fernández, Félix Modroño, Juan Ramón Biedma, Jerónimo Tristante, Claudio Cerdán, Marcelo Luján, David Llorente, Carlos Zanón, Manuel Barea… dira Baluartetik pasatuko diren idazle batzuk.

Zineak ere izango du bere tokia. Hala, Espainiako zine beltzaren inguruko zikloa izango da. Zikloaren baitan, hiru film berri ere estreinatuko dira.

Horretaz gainera, tailerrak ere izango dira: Nobela Beltzaren tailerra eta gidoi Beltzarena. Komiki saio bat ere izango da estreinakoz, Antonio Altarriba eta Keko Godoy marrazkilarien eskutik.

Yanet Acosta kritikari gastronomiko, kazetari eta noir idazleak, gainera, gastronomia beltzari buruzko hitzaldia emango du.

Berbaldi espezializatuak, umeentzako tailerrak eta bestelako ekitaldiak ere izango dira. Ikusi egitarau osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button