ARTEA

Jose Ignacio Gurruchaga artistaren "Gernika revisited" erakusketa Bilbon

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloak, Jose Ignacio Gurruchaga artista bizkaitarrari eskainitako erakusketa inauguratuko du bihar Abando-Barrainkuako udaltegian. Oraingo honetan, zurez eta pinturaz egindako Gernika revisited erretaula handia eta beste zenbait pieza txikiago ikusi ahal izango dira.

Picassoren Guernica lanean inspiratutako erretaula egin zuen 1978an artista honek eta bere lanak ezagun bilakatu du gero. Jatorrizko lan hartan oinarrituz, Gernika revisited, eguneratuta dagoen bilduma da. Horrela, erakusketak iraganeko eta gaur egungo batasun tematikoa erakusten du, indarkeriaren salaketa eginez, bide batez.

Obra berezi hori irailaren 30era bitartean ikusi ahal izango da Abando-Barrainkuako udaltegian. Ondoren, urriaren lehen hamabostaldian, Burtsan ikusi ahal izango da eta, urriaren 18tik aurrera, Otxarkoagako Barrutiko udaltegian.

Honen ostean Rafa Marrodan argazkilariaren Afrika erakusketa etorriko da; Rafael Villaren Introversiones. Mirando hacia adentro eta gero, Edurne Trabuduaren akuarelak eta ur-koloreak.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button