BESTELAKOAK

Bizkaiko museoen sareak 2020ko jardueren gaineko informazio guztia bildu du

Bizkaiko Foru Aldundiko museoen sareak urteko jardueren katalogoa aurkeztuko du lehen aldiz. Hori gaur berton izan da Bilboko Arkeologia Museoan. Bertan, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua den Lorea Bilbaok jarduera interesgarrien gaineko xehetasunak eman ditu, eta Bizkaikoak sareko zuzendari kudeatzailea den Asier Madarieta, berarekin izan da.

Katalogoaren lehen edizio honetan, 2020rako 400 kultura-ekintza bildu dira, tartean,  makina bat erakusketa, tailer, bisita gidatu, bilduma iraunkor, hitzaldi, mintegi edota zinema-ziklo.  Bizkaiko Foru Aldundiaren museo-sarea osatzen duten sei museoetan eta bi erakusketa-areto eta ondare-espazioetan izango dira aipaturiko jarduera horiek guztiak, proposamen kultur garrantzitsu bat osatuz.

Aipagarriak da Arkeologi Museoak bideraturikoa: Erraldoien bizkarren gainean: Euskal Arkeologiaren historiografia, non arkeologiaren historiografia jorratuko den.
Arrantzaleen Museoko Akurio-Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak Munduko Lehenengo Itzulian izeneko erakusketan, munduari lehen itzulia eman zion Magallanesen espedizioan euskal marinelek izan zuten presentzia azpimarratuko da.
Euskal Herria Museoan, Ernest Hemingway literatura unibertsaleko idazlerik onenetako bat izango da protagonista, eta hor, idazleak Euskal Herriarekin izan zuen lotura nabarmenduko da.
Rekalde Aretoak, uztailean, Agustin Ibarrolaren omenezko erakusketa abiaraziko du, artistak naturarekin duen erlazioa benetan ezagutzeko.
El Pobaleko burdinolak Burdinaren ibilbideak edo aztarnategi arkeologiko nagusietatik igarotzen diren ibilbide historikoak antolatuko ditu. Maiatzetik urrira, ibilbide hauek egingo dira: Burdinoletako ibilbideak, Urdaibaiko ibilbide historikoak eta Bizkaiko zin-ibilbidea.
La Encartada Fabrika-Museoak Gizonen lana, emakumeen lana erakustaldiak emakume langileen eginkizunari aitortu behar zaion garrantzia nabarmenduko du. Eta amaitzeko, Txakolinaren Museoko dastatzeak, Santimamiñe egunean antolatzen diren jardunaldiak edo Arkeologi Museoan Arkeologia Egunean ospatzen diren jardunaldiak ere eskaintza osatuko dute.

Aipatu diren espazio guztien gaineko informazioa, egutegiak eta jarduerak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu