BESTELAKOAK

Bizkaiko museoak datozen egunotan zabalik izango dira

Osasun-segurtasunaren arloan ezarritako neurri guztiak beteta, Bizkaiko museoak ekainaren lehenengo hamabostaldian irekiko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak zentroak berriro irekitzeko plan bat egin du, eta hala, azpiegitura bakoitzean egin beharreko egokitze-lanak eta segurtasun-protokoloak izarri dira. Beraz, museoetan neurri hauek hartuko dira, besteak beste: “pertsonen artean bi metroko distantzia mantenduko da, espazioak sarritan garbituko dira, ahalik eta gehien mugatuko da ordainketak eskudirutan egitea, maskara nahitaez erabili beharko da, eta debekatuta egongo da kutsatzea eragin dezaketen azalerak ukitzea (barandak, heldulekuak, eskudelak, botoiak, ukipen-pantailak eta antzekoak). Ibilbideak egokitu dira, eta seinale gehiago jarri dira. Gainera, espazio gehienetan mantendu egin da jendaurreko zerbitzua”.

Jarduerei dagokienean, irailera arte eten dira tailer guztiak, baina beste jarduera batzuk egin ahal izango dira, hala nola bisitaldi gidatuak edo erakustaldiak.

Hortaz, gaur berton, ekainak 1, Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederren Museoa, Hontza Museoa, Antzasti Euskaldunon Etxea, Bizkaia Zubia, Gernikako Bakearen Museoa, Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa eta Agurtza Arrantza teknikaren Interpretazio zentroa zabalik izango dira. Bihar, ekainak 2, Itsasmuseum Bilbao, Enkarterrietako Museoa, Eleiz Museoa, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa eta Durangoko Arte eta Historia Museoa, Orozkoko Museoa eta Simon Bolivar Museoaren txanda izango da. Ekainaren 3an, Euskal Museoak eta Bilboko Artelan Berreginen Museoak ateak zabalduko dituzte. Eta ekainaren 9an, ateak irekitzeko prest izango dira Ondare Aretoa, Rekalde Aretoa, Euskal Herria Museoa (Gernika), Arkeologi Museoa, Arrantzaleen Museoa (Bermeo), El Pobaleko Burdinola (Muskiz), La Encartada Fabrika-Museoa (Balmaseda), Txakolingunea (Bakio) eta Euskararen Etxea.

Hurrengo egunetan ere bestelako zentroak (Automobil Zahar eta Klasikoen Museoa, Balmasedako Historiaren Museoa,  Santimamiñe eta Muñatones Gaztelua, eta abar) martxan hasiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button