LITERATURA

“Euskal poeta emakumeak… Lekukotza hartzen” ikuskizuna, Bilbon

Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak Poetalia elkarteak antolatutako poesia ikuskizuna jasoko du bihar, abenduak 14, 19:30etik aurrera. Euskal poeta emakumeak… Lekukotza hartzen izenburupean, zenbait poema irakurriko dira, Amaia Landaren zuzeneko musikarekin.

Errezitaldiak garai guztietako euskal emakume poeta azpimarragarrien lanak haizatu nahi ditu. Horien artean Karmele Jaio, Julia Ochoa, Blanca Sarasua, Virginia Imaz, Amaia Lasa edo Leire Bilbao aipa daitezke.

Poetalia, poesia zaleek, poesia idazten dutenek, osatutako tokiko taldea da. Dikzio, poesia errezitazio eta irakurketa dramatizatu tailerrak antolatzen ditu. Helburua, “sentimenduen mundua entzuleei bideratzea eta haiekin konpartitzea da, sentimendu horiek poesiaren bitartez adierazita, modu eder eta harmonikoan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button