BESTELAKOAK

Bizkaiko museoak bertatik bertara ezagutzeko abagunea

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko museoak hobeto ezagutzeko ibilbidea antolatu du Bilboko Abandoibarreko pasealekuan. Uztailaren 8ra arte lutuko den erakusketa horrek museoen aniztasuna ezagutzeko aukera luzatu nahi die herritarrei.

Hala, Bizkaiko 32 museoren bildumetan dauden piezarik adierazgarrienak kalera atera dira egunotan, eta Bilboko Abandoibarreko pasealekuan dabiltzan jendearen begien aurrean paratu dira.
Modu horretan, foru-erakundeak geure museoen aberastasuna “hurreratu nahi die herritarrei, eta, aldi berean, jendea animatu hogeita hamarretik gora museoek jagoten dituzten altxorrak toki hauetan bisitatzera: Abanto-Zierbena, Bakio, Balmaseda, Berango, Bermeo, Bilbo, Dima, Durango, Galdames, Gernika, Getxo, Karrantza, Mañaria, Muskiz, Orozko, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sopuerta eta Ziortza-Bolibar.”

Museoek ekainaren lehen hamabostaldian irekiko dituzte ateak berriro, eta bisitariak animatzeko Aldundiak erakustaldia prestatu du.

Piezak modu birtualean ere ikusteko hemen egin klik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button