BESTELAKOAK

Bizkaiko Foru Liburutegian, literatura ardatz

Gaur goizean, Kulturako foru diputatu Miren Josune Ariztondok Bizkaiko Foru Liburutegian ondu den programazioaren berri eman du prentsaurrekoan.  Ekimen nagusiak literaturaren inguruan ardaztu dira beste behin.

Programazioaren lehen ekimenean (otsailean) komikia izango da protagonista, eta horretarako Komikiaren mundurako hastapena tailerra antolatu da. Hiru saio praktiko egingo dira, komikiaren estetika eta teknikei buruzkoa; Iñigo Estebanek irakatsiko du gaztelaniaz, eta Dani Maizek, berriz, euskaraz.

Literaturak izango duen lehen isla (otsailean eta martxoan), Literatura creativa izeneko tailerrak ekarriko du. Enrique Pérez Urrestiren eskutik, idatzizko komunikazio gaitasuna bultzatu eta literatura sormenaren mundura gerturatzea lortu nahi du ikastaro honek.

Ohikoa denez, Euskara irakurle taldeak jarduerak literaturaz gozatzeko abagunea eskainiko du gaztelaniaz eta euskaraz. Gaztelaniazko taldea Iván Repila idazleak bideratuko du, eta Txani Rodríguez idazleak egingo ditu gidari lanak euskarazkoan. Izena emateko epea zabalik dago honezkero. Bigarren edizio bat berriz, irailaren 11tik abenduaren 11ra egingo da, eta Julen Gabiriak koordinatuko du.

Aurten Mujeres y literatura tailerrak jarraipena izango du. Ohikoa denez, Josune Muñozek bideratuko ditu saioak, eta aurten XIX. mendeko idazle iparramerikarrei buruz izango da.

Gaztelaniaz eta euskarazko Literatura topaketak ere ez dira faltako. Gaztelaniazko saioetan Raquel Alzate, Alejandro Fernández Aldasoro, Mikel Alvira eta Espido Freire izango dira protagonista. Euskaraz idatzitako literaturari buruzko topaketetan Jasone Osorok, Xabier Olaso Bengoak, Julen Gabiriak, Laida Martínezek eta Arrate Egañak hartuko dute parte.

Otsailean amaitzen da epea Bizkaidatz lehiaketaren idazlanak bidaltzeko. Geroago, Liburuaren Nazioarteko Egunean Bizkaidatz lehiaketaren 2012-2013 edizioaren sariak entregatuko dira. Ekitaldi berria, VII. edizioa, urrian abiatuko da, Liburutegien Nazioarteko Egunean. Edizio berri horretan, euskarazko istorioaren hasiera Ana Urkizak proposatuko du, eta gaztelaniazko bertsioarena, berriz, Ivan Repilak.

Los cuentos encartados de Antonio Trueba, Letrak eta futbola eta LiburuTEKia jardunaldiak izan dira programatu diren beste egitasmo batzuk.

Bestelako hitzorduak begiratu nahi izanez gero, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button