BESTELAKOAK

Bizkaiko Foru Aldundiko diru-laguntzak bidean

Foru erakundeko Euskara eta Kultura Sailak beken oinarri arautzaileak eta deialdi publikoa onetsi ditu ikus-arte eta arte plastikoen, musikaren, arte dramatikoaren eta dantzaren modalitateetan. Euskara eta Kulturako Foru Sailak 275.000 euroko partida bideratuko du horretarako.

Erakundeak 76.000 euro bideratuko ditu Ertibil-Bizkaia erakusketaren 2019ko ediziora. Arte plastiko eta ikus-arteen arloan 55.000 euro emango dira arte sorkuntzako proiektuak egitea helburu izango duten beketarako.
Arte dramatikoaren esparruan 58.000 euro jarriko dira, eta “antzezleen prestakuntzarako eta hobekuntzarako ikasketak; antzerki-zuzendaritza, eszenografia, luminoteknia, soinu eta jantziteria ikasketak; eta zinema-zuzendaritzarako trebatzeko ikasketak” lagunduko dira.

Musikaren arloan 68.000 euroko partida bat jarri da beketarako, eta 7.000 euro laguntzetarako. Hala, mintegiak, eskola magistralak, ikastaroak zentro espezializatuetan (publiko nahiz pribatuak) edo izen handiko irakasle partikularrekikoak lagunduko dira.
Dantza sustatzearren, foru erakundeak 61.000 euro jarriko ditu beketarako eta 14.000 euro laguntzetarako.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 21etik otsailaren 21era bitartekoa izango da, bi egun horiek barne.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button