ESZENA

Arrigorriagan, Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXIV. Jaialdia

Arrigorriagak Clown eta Pailazoen Nazioarteko Jaialdia ospatuko du asteburu honetan, maiatzaren 3tik 5era. Hogeita laugarren edizio honetako programazioak 12 konpainia bilduko ditu.

Jaialdia ostiralean hasiko da, Argentinako Ale Risorio konpainiaren La Kermese de Ernestor, porque la idiotez no tiene límites… proposamenarekin. Egun horretan bertan Galiziako Sincronacidas konpainia ere arituko da OH Olimpiadas lanarekin. Lehenengo jardunaldia Adrian Schvarzsteinekin itxiko da.

Larunbatean programazioak jarraipena izango du. Circo Los-ek 30eko, 40ko eta 50eko hamarkadetako zirku estilo klasikoa zabalduko du Arrigorriagako kaleetan, antzerkia eta dantza uztartuz, Vintage ikuskizunarekin. The Funes Troup-ek bere aldetik, zirkurako bere talentua erakutsiko du.  Gero, munduko pailazo onenetakoa den Marcelo Gros katalanaren emanaldia izango da.  Kataluniatik etorritako beste proposamen bat, Memphis Rock & Circ, La Finestra Nou Circ konpainiaren eskutik etorriko da.

Igandean amaituko da jaialdia, baina umorea ez da desagertuko.  Ganso y Cia euskal konpainiaren Babo Royal emanaldia programatu da.  Gero, Capitán Maravillaren eskutik El asombroso Dave Wonderthing lan harrigarri eta dibertigarria ikusiko da. Ondoren,  Malas Compañías euskaldunek euren Prozak antidepresibo berezia proposatuko dute. Horren ostean, Pepe Viyuela artista polifazetikoa agertuko da Encerrona obra eskaintzeko. Azkenik, Aragoiko zirku ikuskizun onenaren Marcelino Orbés saria irabazi duenak itxiko du: Capicua konpainiaren Koselig.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button