BERTSOTAN

Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketaren azkenengo finalak

Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak asteburuan amaituko dira Sondikan eta Bermeon. Lehenengoan Uribe Butroeko Bertsolari Txapelketako finala egingo da eta bigarrenean, ostera, Busturialdekoa.

Larunbatean Uribe Butroeko Bertsolari Txapelketa izango da Sondikako kutur etxean, 17:30ean. Beñat, Peru eta Inazio Vidal anaiak eta Asier Legarreta, Jone Larrinaga eta Malen Amenabar sailkatu dira finalerako.

Igandean, berriz, Busturialdeko Bertsolari Txapelketa izango da Bermeoko Kafe Antzokian, ordu berean. Kantuan Ander Elortegi, Xabier Enbeita, Iker Belaustegi, Jon Arano, Julen Erezuma eta Gurutz Uruburu izango dira oholtzan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button