ESZENA

Udazken beroa izango da La Fundicion aretoan

Bilbon dagoen La Fundicion aretoak egitarau oparoa ondu du udazkenerako. Hala, abenduaren erdi aldera arte hamaika kontu izango dira aretoaren oholtzan.

Hasteko, irailaren 28an eta 29an, Bilboko Muelle 3 zentroan diziplina anitzeko artistek garatutako EPLC esperimentazio laborategiko kideak izango dira Vicente Arlandis valentziarrarekin batera. Laborategia gorputzaren, mugimenduaren eta performatibotasunaren inguruko proiektua da.

Urriaren 5ean eta 6an antzezlan bat aurkeztuko du Valentziako El Pont Flotant konpainiak: Yo de mayor quiero ser Fermín Jiménez.

Urriaren 19an eta 20an, Mopa konpainiako Juan Luis Matilla sevillarrak Sad Dance Therapy dantza ikuskizuna aurkeztuko du.

Urriaren 25etik azaroaren 2ra bitarte, BAD Bilboko Antzerki eta Dantza jaialdiko ikuskizunak izango dira La Fundicionen: La Ortiga (Euskal Herria), Sleepwalk Collective (Euskal Herria eta Erresuma Batua) eta Dans Le Sens Opposé (Frantzia) dira jaialdian parte hartuko duten konpainia batzuk.

Azaroaren 15ean eta 16an Bartzelonako Los Corderos konpainia El cielo de los tristes – (o la imposibilidad de ser mejor persona) obra antzeztuko du, non antzezpena eta dantza uztartzen diren. Azaroaren 23an eta 24an Belen Maya sevillarrak Habitaciones flamenko lana dantzatuko du Dantzaldia jaialdiaren baitan.

Amaitzeko, abenduan bi hitzordu izango dira: 6an eta 7an, Palmako Produccions Del Mar-Iguana Teatre taldeak La Cena antzezlana oholtzaratuko du; 14an eta 15ean, berriz, Paredes de papel dantza ikuskizuna aurkeztuko du Madril eta Kanadako In/Verso-Lesley Telford taldeak.

Egitarauari buruzko xehetasun guztiak: lafundicion.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button