BERTSOTAN

Bizkaiko eskualdeetako lehenengo finalak

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo fasea martxan dago. Maiatzarekin batera, eskualdeetako lehenengo finalak jokatzen hasi dira; lehenak, joan den asteburu honetan.
Hego Uribeko finala zapatuan jokatu zen Bilboko Hika Ateneoa antzokian; Arratiako finala, ostera, domekan jokatu zen Igorreko Lasarte aretoan.

Hego Uribeko saioan Arkaitz Zipitria Mendizabal, Axier Goñi Arsuaga, Joseba Barandiaran Andueza, Oihana Bartra Arenas, Peio Ormazabal Villanueva eta Txaber Ormazabal Villanueva bildu ziren.
Ariketa guztiak egin ostean, Oihana Bartra Arenasek jantzi du txapela. Horrela, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du bilbotarrak. Buruz burukoa Joseba Barandiaran Anduezaren kontra jokatu du.

Arratiako finala, domekan, 17:30ean, Igorreko Lasarte aretoan, jokatu zen. Bertan Igor Meñika Bengoetxea, Illart Gumuzio Larrazabal, Iñaki Iturriotz Zuluaga eta Irati Astondoa Zuluaga bildu ziren. Ariketa guztiak egin ostean, Igor Meñika Bengoetxeak jantzi du txapela, 365,5 puntu lortuta. Horrela, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du arantzazukoak.

Hurrengo saioak Busturialdeko finala (maiatzak 10. Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, 17:30ean) eta Uribe Butroekoa (maiatzak 11. Zamudion, Parke teknologikoko aretoan 17:30ean) izango dira.

Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketei buruzko informazio gehiago, hemen eskura dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu