BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen kanporaketa igandean Gernikan

Domekan Gernikako Lizeo Antzokiko oholtzara igoko diren bertsolariek emango diote hasiera Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udazkeneko faseaeri hasiera. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Asier Galarza muxikarra, Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra, Imanol Uria algortarra, Ion Barrocal trapagarandarra, Paule Ixiar Loizaga sopelaztarra eta Julen Erezuma gernikarra izango dira protagoniastak.

Igandean hasita, bost kanporaketa izango dira udazkeneko fase honetan eta saio bakoitzean 6 bertsolari arituko dira buruz-buru.  Bertan, Udaberriko fasean sailkatutako 29 bertsolari eta Ohiana Bartra 2014ko txapelketako finalistak euren abilezia erakutsi beharko dute finalaurrerako pasea lortzeko. 10 bertsolarik eskuratuko dute pase hori.

Sarrerak Lizeo Antzokiko txarteldegian 16.00etatik aurrera eta web atarian eskuratu ahal izango dira. Ohi bezala, bazkideek deskontuak izango dituzte eta kanporaketa zein finalaurreko saio guztietara joateko interesa dutenentzako deskontuekin,  bonoak daude eskuragarri bertsosarrerak atarian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, 2 urtetik behin egiten den txapelketa da eta bertan, bertsolarien lana agertzeko plaza ez ezik, bertsozaleentzako arnasgunea eta bertso eskolen lana zein elkarteak berak urte osoan egiten duten lana agertzeko plaza ere badela azpimarratu du Asier Ibaibarriaga Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakariak, “urte osoko elkarlanaren emaitza plazaratzeko ekimena da”, bere esanetan.

Hurrengo kanporaketako saioa, Santurtzin egingo da urriak 14an. Bertan protagonistak Arrate Illaro, Ekaitz Larrazabal, Eneko Abasolo, Imanol Arrutia, Iñaki Iturriotz eta Malen Amenabar izango dira.

Informazio guztia bertsozale.eus atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button