Nontzeberri

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako III. kanporaketa Mungian

Herri horretako Olalde aretoan izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa. Bertan sei bertsolarik parte hartuko dute Eneko Abasolo Abarkas, Gorka Lazkano, Jon Rementeria, Joseba Artza, Julen Ibarguengoitia eta Peio Ormazabal. Saioa, zapatuan 17:30ean, izango da. Dakizuenez, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira.

Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteak, puntuazioen arabera edukiko dute horretarako aukera.

Kantatuko duten bertsolarietatik, Eneko Abasolo Abarkas Bizkaiko Txapelketako finalista izandakoa delako zuzenean hasi da udagoieneko fase honetan; Gorka Lazkano Durangaldeko Txapelduna da eta zuzenean sailkatu da Bizkaiko Txapelketara; beste laurak, puntuazioz sailkatu dira.

Honen osteko hurrengo saioa eta 4. Kanporaketa izango dena, Mallabian jokatuko da azaroaren 2an, domeka, 17:30ean.

 

Exit mobile version