BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bertsolariak erabakita

Eskualdeetako txapelketan parte hartu duten bertsolariek eta orain arteko finalistek osatuko dute txapelketako zerrenda; hortaz, erabakita daude zeintzuk izango diren 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan (irailean aurkeztuko da)  kantatuko duten bertsolariak.

Guztira, 30 bertsolari hasiko dira Bizkaiko Txapelketako kanporaketetan. Hasierako fase horretan 2010a (edo lehenago) finalista izan direnek, eskualdeetako txapeldunek, eta eskualdeetako txapelketetatik puntuazioz sailkatutakoek parte hartuko dute. Finalaurrekoetan, ostera, 2012an finalistak izan zirenak sartuko dira Txapelketan.

Tartean izen hauek egongo dira: Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal, Malen Amenabar, Igor Meñika, Gorka Ostolaza, Iñaki Iturriotz, Gorka Lazkano, Imanol Uria, Itxaso Paia, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra,… etab.

Honekin loturiko informazio gehiago www.bertsozale.com/bizkaikotxapelketa webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button