MUSIKA

Willis Drummond, nobedadez gainezka

Willis Drummond nobedade askorekin datorkigu urte amaieran. Batetik, Jon Iraundegi argazkilariak azken 10 urteetan bandari egindako irudiekin jositako liburua plazaratuko du Banizu Nizuke argitaletxearen bidez. Liburuak, gainera, binilozko singlea ekarriko du, bi kantu jasotzen dituena. Bestetik, Joseba B. Lenoirrek taldea utziko du bere bakarkako proiektuetan aritzeko.

Bada, liburu horren harira, eta era berean, Josebari agur esateko, taldeak sei kontzertu egingo ditu, errepertorio bereziarekin, propio taxututakoa. Emanaldi horietan bertsioak ere entzungo dira, tartean, Neil Young & Crazy Horserenak.

Hauexek dira kontzertuak: abenduaren 16an, Atarrabian egingo den Hatortxu jaialdian; 29an, Alegiako gaztetxean; 30ean, Elorrioko gaztetxean; urtarrilaren 4an, Donostiako Doka Antzokian; 5ean, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, eta, azkenik, 6an, Bilboko Kafe Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button