Nontzeberri

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Mungian eta Sopelan

Joan den asteburuan jai hartu ostean, berriro dator bueltan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Datorren zapatu-domekan Mungian eta Sopelan izango dira hirugarren eta laugarren kanporaketak, hurrenez hurren.

Mungiako kanporaketa urriaren 27an izango da Olalde aretoan, 17:30ean, eta bertan, Ander Elortegi, IƱaki Iturriotz, Fredi Paia, Malen Amenabar, Peru Vidal eta Txaber Ormazabal bertsolariak bilduko dira.

Ekaitz Larrazabal Katxo, Garikoitz Sarriugarte, Gorka Lazkano, Igor Elortza, Nerea Ibarzabal eta Joseba Artza ostera, Sopelako saioan juntatuko dira.

Exit mobile version