BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, apirilean hasiko da

Apirilaren 14tik maiatzaren 26ra jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasea. 78 bertsolarik eman dute izena, eta guztira 13 saio jokatuko dira sailkapen fase horretan.

Pozgarria da ikustea eskualde guztiek daukatela ordezkaritza. Udabarrikoan 13 saio egongo dira, eta 11 herritan jokatuko dira. Batzuetan bi saioa jokatuko dira, bat goizean eta bestea arratsaldean. Goizetako saioak 12:00etan izango dira, eta arratsaldeko guztiak, 17:30ean. Lehen saioa, apirilaren 14an izango da, Bilbon.

Udagoieneko Fasea urrian hasiko da, eta bertan  bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala edukiko ditu. Kanporaketetara 2014an finalista izandakoak batuko zaizkie Udabarriko Fasetik sailkatuei. 30 lagunek parte hartuko dute guztira fase horretan (2014ko zenbat finalistak izena ematen dutenaren arabera, horrenbeste bertsolari pasako dira Udabarriko Fasetik udazkenekora).
Finalaurrekoetan, berriz, 2016an finalista izandakoak sartuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button