BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXVII. BBK Sariketa

Gaur, martxoaren 11n, Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren XXVII. edizioa aurkeztu dute Bilboko BBK Salan. Bertan Juanjo Respaldiza, Ikastolen Elkartean Bertsolaritzaren arduraduna; Ione Narbaiza, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen ordezkaria; eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazlea izan den Onintza Enbeita bildu dira xehetasun guztiak emateko xedez. Txapelketa hau 1992an egin zen lehen aldiz, BBK-k Ikastolen Elkartearekin eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin lankidetzan.

Aurtengo sariketan 48 bertsolari arituko dira (sei bertsolariko zortzi taldek hartuko dute parte), eta eskualde bakoitzak talde bat osatuko du (Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe, eta Uribe-Kosta). Egituratu diren talde bakoitzean, gutxienez, sei kidek kantatuko dute, bi multzotan, adinka osatzen baitira taldeak: A mailan, 18 urtera arteko hiru bertsolari; eta B mailan, 19 urtetik 25 urtera arteko hiru bertsolari.

Ione Narbaizak adierazi duen bezala, “Bertsolari Gazteen BBK sariketaren ezaugarri nagusienetako bat taldeka jokatzen dela da. Hau da, taldekideen lana talde moduan baloratzen da eta saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen taldeak egiten du aurrera. Kanporaketa bakoitzeko talde irabazlea finalaurrekoetara sailkatzen da, eta finalaurreko bakoitzeko irabazlea finalera. Lau kanporaketa jokatuko dira lehenengo, finalaurreko bi gero, eta azkenik, finala”.

Norgehiagokako egutegia etzi hasiko da, martxoak 13, Mungian jokatu den sailkapen-saioarekin. 14an, Igorren izango da lehiaketa; 20 Zallan; eta 21ean, Markina-Xemeinen. Deustun (27an) eta Sopelan (28an) izango dira finalaurrekoak, eta finala BBK Salan izango da apirilaren 3an, 18:00etan (finalaren egunean, parte hartzaile bakoitzarentzako oparia bananduko da)

Taldekako formatuen egingo diren saio gehienak ikastetxeetan, eta goizetan izango dira, bertsozale gazteen artean, bertan bertsolaritza lantzen aritzen baita.
Bertsolari gazteei aukera paregabea ematen zaie, daukaten sormen maila besteen aurrean erakusteko, eta Onintza Enbeitak esan duen bezala, “paniko eszenikoa” galtzen laguntzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button