BERTSOTAN

Bizkaiko Bertso Eskolen eguna

Bizkaiko Bertso Eskolen eguna datorren larunbatean, maiatzak 21, ospatuko da Iurretan. Goizeko 11:30ean elkartuko dira bertso eskoletako kide guztiak Iurretako plazan eta bazkal ordura bitartean hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izango dute.
Bazkal ostean eskualde ezberdinetako bertso eskoletako kideen erakustaldiak izango dira eta baita bertso saioa ere. Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Jone Uria izango dira parte hartuko duten bertsolariak. Zuriñe Iarritu arituko da gai-jartzaile lanetan.
Festari amaiera emateko bertso-kalegira izango da txaranga eta guzti.

Beste aldetik, umeak ere protagonistak izango dira Udaberriko Bertso-saioak ekimenean. Egun berean, Begoñako Udaltegian, 12:00etan, Katillukadak, umeentzako bertso-txotxongilo emanaldia egongo da.

Lan honen bidez, ikuskizuneko txotxongiloek bertsolaritzara hurbiltzeko aukera eskainiko dute. Antzezlanak lau ipuin biltzen ditu, eta bertan, txotxongiloekin lan egiteko teknika desberdinak erabiltzen dira. Gidaria Katillu izango da, txotxongiloekin hitz egiten duen bertsolari eta ipuin kontalari zaharra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button