Nontzeberri

BizkaIdatz Txikia V. Haur eta Gazteen Literatura Saria

BizkaIdatz Txikia V. Haur eta Gazteen Literatura Sariak Bizkaiko lurraldeko eskola-umeen artean literatur sorkuntza bultzatu eta sustatu nahi du. Lehen Hezkuntza (3. mailatik 6.era) zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako haurrek parte har dezakete. Idazlanak aurkezteko epea otsailaren 14ra arte irekita egongo da.

Ohi den bezala, sariketa honek istorio bati jarraipena eta amaiera ematea proposatzen du. Bi istorio hauetako bat jarraitu behar da: Zazpigarren olatua, Nerea Arrienek idatzita, eta La carrera espacial, Alvaro Yarriturena.

Kontakizunak gutxienez 4 orrialde luze izango dira, eta, gehienez, 5. Testuak eskuz idatziz gero, letra argia erabili behar da; ordenagailuz eginez gero, berriz, Times edo Arial letra mota erabili behar da (12 gorputza), eta ezaugarri hauek gorde behar dira: DIN A4 tamainako orrietan eta espazio bikoitza utziko da.

Bestelako zehetasunak hemen dituzue.

Exit mobile version