BERTSOTAN

Bidean da Iruñeko IV. Bertsopaper Lehiaketa

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertso idatzien sorkuntza sustatzeko asmoz IV. Bertsopaper Lehiaketa jarri dute abian. Betiko legez, hiru kategoria ezarri dira parte hartzeko, eta azaroaren 30era arte zabalik izango da lanak entregatzeko epea.

Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizilekua duten egileek parte har dezakete, hiru kategoriatan: txikiena, 2010ean edo ondoren jaiotakoentzat; gazteena, 2006 eta 2009 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne), eta helduena, 2005an edo lehenago jaio direnentzat. Kategoria bakoitzak bere sariak izango ditu. Lehenengoan, 50 eta 150 euro arteko kultur bonoak oparituko dira. Bigarrenean, 150 eta 350 euro arteko diru-sariak. Eta hirugarrenean, 500 eta 1.500 euro artekoak.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak, gainera, helduen kategorian lehen saria eskuratzen duen obran oinarrituta ikuskizun edo emanaldi bat ekoizteko eskubidea gordeko dute, interesekoa suertatzen bada.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button