LITERATURA

Bizkaidatz txikia literatura sariketaren laugarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz txikia literatura sariketaren laugarren edizioa aurkeztu du gaur goizean, Bizkaiko Foru Aldundiaren prentsa-aretoan. Bertan, Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera eta Kulturako diputatua eta Toti Martinez de Lezea idazlea bildu dira xehetasunak emateko.

Haur eta gazteen artean literatura-sormena bultzatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak laugarren urtez jarri du abian Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatura-saria. Lehiaketaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera eta Kulturako diputatua Lorea Bilbaok adierazi duenez, “literatura sormena bultzatu nahi da Bizkaiko haur eta gazteen artean.”

Betiko lez, istorio biren (euskaraz eta gaztelaniaz) hasiera proposatu da parte-hartzaileek buka dezaten. Aurtengo edizioan, Toti Martinez de Lezea idazleak idatzi du gaztelaniazko kontakizuna, El secreto de la Isla, eta Leire Bilbaok euskarazkoa, Munstro bat nire ispiluan. Istorio horiei jarraipena eman beharko diete parte-hartzaileek. Horretarako, 4 edo 5 orritan, aukera izango dute beren sormen-lanak egiteko eta kontakizun horietan azaltzen diren pertsonaiak eta egoerak garatzeko.
Lanak eskuz idatzita egon beharko dira, idazkera argiarekin, edo ordenagailu bidez 12 tamainako Times edo Arial letra-tipoarekin eta espazio bikoitzarekin. Aurpegi bakarrean bakarrik idatzi ahalko da eta DINA4 orriak erabili beharko dira.

Lehiaketan bi kategoria daude: haurren kategoria (Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak) eta gazteen kategoria (Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleak).
Lanak entregatzeko epea 2018ko otsailaren 16an amaituko da.

Webgune honetan kontsulta daitezke lehiaketaren oinarriak: www.bizkaia.eus/foruliburutegia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button