LITERATURA

“Bizkaidatz Txikia” literatura-sarian parte hartzeko epea ireki da

Haur eta gazteen artean literatura-sormena bultzatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak hirugarren urtez jarri du abian Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatura-saria. Lanak aurkezteko epea otsailaren 17an amaituko da.

Parte-hartzaileek bi idazlek hasitako kontakizunak garatu eta amaitu beharko dute. Aurten Laida Martínez Navarroren El caso de sopapos y su banda de matones gaztelaniaz, eta Xabier Olasoren Paul eta sorginkeria-liburua euskaraz. Parte-hartzaileek, 4 edo 5 orritan, aukera izango dute beren sormen-lanak egiteko eta kontakizun horietan azaltzen diren pertsonaiak eta egoerak garatzeko. Lanak eskuz idatzita egon beharko dira, idazkera argiarekin, edo ordenagailu bidez 12 tamainako “Times” edo “Arial” letra-tipoarekin eta espazio bikoitzarekin. Aurpegi bakarrean bakarrik idatzi ahalko da eta DINA4 orriak erabili beharko dira.
Lehiaketan bi kategoria daude: haurren kategoria (Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak) eta gazteen kategoria (Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleak).

Webgune honetan kontsulta daitezke lehiaketaren oinarriak: www.bizkaia.eus/foruliburutegia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button