LITERATURA

“Bizkaidatz” sariaren bosgarren edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiak Esta Historia la escribes tú/Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da sariaren bosgarren deialdia egin du gaur goizean, Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatu eta Goizalde Landabaso idazlearen eskutik.

Bi egilek euskaraz edo gaztelaniaz hasitako kontakizun bati jarraipena ematean datza sariketa hau. Edizio honetan, Goizalde Landabasok hasi du euskarazko kontakizuna, eta Juan Carlos Márquezek, berriz, gaztelaniazkoa.

“Berez, sariaren xedea bizkaitarren sormena bultzatzea da, euskaraz zein gaztelaniaz eta, gainera, bi efemeride ospatzea: Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilaren 23a) eta Liburutegien Nazioarteko Eguna (urriaren 24a)”, azaldu du Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatuak.

Lehiaketa honetan, hamasei urtetik gorako herritar orok har dezakete esku, eta horretarako, sarirako aurkezten den kontakizunak (16 orri gutxienez, eta 20, gehienez) egile bietako batek proposatzen duen istorioari jarraipena eman behar zaio, euskaraz edo gaztelaniaz. Lehiakide bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake, baina lan guztiak egokitu behar zaizkie egileek sarirako aurkeztutako kontakizunaren hasierari, pertsonaiei eta egoerei.

Kontakizunen hiru kopia aurkeztu behar dira, Bizkaiko Foru Liburutegian: Diputazio kalea, 7. 48008 Bilbo. Lanak aurkezteko epea 2013ko otsailaren 20an amaituko da.

Sariak goxoak dira euskarazko, zein gaztelaniazko lanetan. 1500 euro eskuratuko ditu irabazleak; eta bigarrenak 500 euro.

Goisalde Landabasok proposaturiko lanak Memoriaren mutazioa izena du. “Gure familian gerra-ume bi egon dira. Errusiara bidali zituzten. Bat bertan bizi, ezkondu eta hil zen, eta bestea hona bueltatu zen berriz, ezkonduta eta ume txiki batekin. Kontakizunaren pertsonaiak barruko tirabirak jasan beharko ditu itzuli honetan, bere semea deserrotzen duelako eta beste herrialde berri batera ekartzen duelako, berarekin gertatu bezala. Bueltatze horretan ez du ezer gogoratzen, herria aldatuta dago eta ez daki bere ama ere ezagutuko ote duen.
Gai hau, betidanik izan da tabu nire familian, inork ez du hitz egin nahi izan, eta horrexegatik, min handia eragin duen istorioarekin omenaldi txiki eta xume bat egin nahi izan dut, nire amama, semeak hara bidali zituelako lotsatuta eta penatuta hil baitzen”, esan du idazle deustuarrak.

Juan Carlos Márquezek, bere aldetik, Donde ya solo hay mar izeneko kontakizuna proposatu du nahi duenak gaztelaniazko jarraipena eman diezaion.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button