ESZENA

“Txanogorritxo Rock” igandean, Olaztin

Tdiferentzia taldeak Rockez eta magiaz beteriko abentura ederra den Txanogorritxo Rock lana egingo du igandean, Olaztiko Kultur Etxean, 17:00etan. Antzerkia, musika eta magia: beldurra, zeloak, emozioak, eta abar kudeatzeko bitartekorik aproposenak

“Bazen behin basoan bizi zen neska bat, burukodun kapa gorri bat jantzita ibiltzen zena. Txanogorritxo esaten zioten denek. Behin batean, Txanogorritxo amonari bisitan joan zitzaion, gaixo zegoelako. Saski batean eraman zizkion ogia, esnea, eztia eta limoi pixka bat… ona baita eztarritarako. Horrela, eztarria sendatuko zitzaion amonari, eta ahots betean kantatu ahal izango zituen rock kantak…
-Itxaron, itxaron! Hau ez al zen Txanogorritxoren ipuina…?
-Bai, baina Txanogorritxo rockazelarena: olgetarako eta zalapartarako irrikaz dago gure Txanogorritxo. Dantzan jarriko gaitu gure eserlekuetan eta hankaz gora jarriko du ipuina…bagenekien ipuina, ustez, baina ikusiko duzu zein oker geunden!”

Tdiferentzia Nafarroako antzerki talde profesionala da, eta berak sortutako ikuskizunak ekoizten eta eskaintzen ditu. Conchi Redín, Adriana Olmedo eta Maite Redín dira taldeko kideak. Adriana eta Maite orain hogei urte baino gehiago hasi ziren antzezle eta antzerkigile lanetan. Haien testuek Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Antzerki Eskolaren sariak jaso dituzte, eta Gayarre Antzokiaren “Beste begirada batzuk, beste eszena batzuk” jaialdian parte hartu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button