BESTELAKOAK

Emakumeek bete zuten leku garrantzitsuaz “Emakume Langileak” erakusketan

Bizkaiko Batzar Nagusiek 50etako emakume langileak. Landa eta lantegi artean erakusketa abian jarri dute apirilaren 13ra arte, Emakumearen Nazioarteko Egunaren kariaz.

Makina bat irudiren bitartez, XX. mendearen erdialdean Bizkaiko industrializazio-prozesuan emakumeak bete duen lekua aztertzen da.
Enkarterriko hainbat elkartek, udalek eta partikularrek lagatako berrogei argazkik Bizkaiko industriako lanpostuetan emakumeek egindako lana erakusten dute. Zuri-beltzeko argazkietan 50eko hamarkada, eta Kadagua bailarako hainbat lantegitako lana erakusten da; bertan funtsezkoa izan zan emakumearen presentzia.
Finean, erakusketak azaltzen du emakumearen gero eta presentzia ugariagoa lurraldearen industrializazio-prozesuan. Izan ere, 50eko hamarkadarako, emakumeak zeregin garrantzitsua izan zuen Bizkaiko industrian.

Diogun moduan, erakusketa Bilbon izango da ikusgai apirilaren 13ra eta gero Enkarterrietako Museora (Abellaneda) modu zabalagoan erakutsiko da.

Bizkaiko Batzar Nagusien Erakusketa Aretoan duzue 50etako emakume langileak. Landa eta lantegi artean erakusketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button