LITERATURA

Bizkaidatz Literatura Lehiaketaren hirugarren edizioa

Bizkaidatz sari horren xedea da bizkaitarren sormena bultzatzea eta, gainera, bi efemeride ospatzea: Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilaren 23a) eta Liburutegien Nazioarteko Eguna (urriaren 24a).
Hamasei urtetik gorako herritar orok eman dezakete izena sarian. Horretarako, jatorrizko lanak aurkeztu behar dira, hau da, aurretiaz argitaratu gabeak: ez zati bat, ez osorik. Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du oinarriak guztiz onartzen direla.

Sarirako aurkezten den kontakizunak egile bietako batek proposatzen duen istorioa jarraitu behar du, euskaraz edo gaztelaniaz. Lehiakide bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake, baina lan guztiak egokitu behar zaizkie egileek sarirako aurkeztutako kontakizunaren hasierari, pertsonaiei eta egoerei.

Kontakizunek 8 orri izan behar dituzte, gutxienez, eta 12, gehienez. times letra-motan edo antzekoan idatzi behar dira, orrialde bakarretik eta A4 neurriko orrietan. Testuak honako ezaugarri hauek gorde behar ditu: gorputza, 12; espazioa, bikoitza; gehien jota, 32 lerro orriko eta 70 karaktere lerroko.

Sarirako aurkezten diren lanak ez dira sinatu behar, baina lehenengo orrian adierazi behar da kontakizunaren izena edo egilearen izenordea. Beste alde batetik, honako datu hauek sartu behar dira gutunazal batean: datu pertsonalak, helbidea, telefonoa eta NANaren fotokopia, bai eta lehiakideari buruzko ohar biografiko labur bat, aurkeztu nahi izanez gero. Kontakizuna eta datu pertsonalen gutunazala batera aurkeztu behar dira, biak gutunazal handiago baten barruan sartuta.

Kontakizunen hiru kopia aurkeztu behar dira, Bizkaiko Foru Liburutegian: Diputazio kalea, 7. 48008 Bilbo. Lanak aurkezteko epea 2010eko uztailaren 5ean amaituko da.
Lehiaketako saria lanak argitaratzea izango da: epaimahaiak hautatutako kontakizunekin (irabazleak eta akzesitak, halakorik egonez gero), argitalpen oso bat egingo da, urriaren 24an Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Bizkaiko Foru Liburutegiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button