LITERATURA

Memoria ariketa bat

Gaur goizean, Aritz Galarragak, Pamielako ordezkari Jose Angel Irigarayrekin batera, Gogoan dut izeneko lana aurkeztu du.

“Esaten dute memoria garela. Oroitzapenik gabe ez ginatekeela, horiek egiten gaituztela. Gogoratzen duena, beraz, bizi da, badu etxe bat, oraina, gizatasuna. Ariketa ezin sanoagoa da. Nahiz batzuetan gerta daitekeen zaurgarria. Hain zuzen, memoria ariketa bat da Gogoan dut liburua, pertsonala, intimoa, ezer ezkutatzen ez duena. Joe Brainard, Georges Perec edota Joseba Sarrionandiak ibilitako bidetik, printza labur, kolpe zuzen, pasarte jakingarriak bilduz osatzen da idazlearen biografia. Gogoratu bezala daude oroitzapenok, auskalo hala gertatu zen dena; baina ez daude ederretsita, edo nahitara aldatuta, fikzioaren legeek ahalbidetzen dituzten tranpak erabilita. Dena jaso da memoriak jaulki duen gisara. Eta, azkenerako, oroitzapenez oroitzapen, ariketa pertsonala zena, ez ote den bilakatzen garai, giro, belaunaldi oso batena”.

Arte eta Literatura ikasketak egin ditu Aritz Galarragak Bilbo eta Bartzelonan. Unibertsitate irakasle gisa aritu da UABn, UBn eta EHUn. Salvador Espriu eta Joan Vinyoli poeta katalanen poemak itzuli ditu euskarara, eta Gabriel Ferrater poeta katalanaren poema antologia bat publikatu du Munduko Poesia Kaierak bilduman.
Euskal hedabideetako ohiko kolaboratzailea da, Argia, Berria, Deia, Erlea, Euskadi Irratia, The Balde eta abarretan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button