LITERATURA

Bizkaidatz literatur sarien deialdia egin du Bizkaiko Foru Aldundiak

Jarraitzeko prest? Orain zure txanda mezuaren bidez, Bizkaidatz literatur sarien  XI. edizioaren  lehiaketarako deialdia egin du Bizkaiko Foru Aldundiak.

Bertara aurkezten direnek Sonia Gonzalez Fernandez idazlearen Karma, eta Pedro Ugarte Tamayoren El propietario de las naranjas,  bi istorioen hasieretatik abiatuta, jarraikortasuna eman eta hastapen horietara zein bertako pertsonai eta egoeretara egokitu beharko diren lanak sortu beharko dituzte.

16 urtetik gorakoei zuzendutako sariketan, euskarazko zein gaztelaniazko kontakizunetara aurkeztu ahalko da eta kontakizunek, gutxienez 12, eta gehienez, 15 orrialdeko luzera izan beharko dute.

Bizkaidatz sarietarako obrak ekainaren 11tik 2019ko irailaren 19ra bitartean aurkeztu beharko dira, eskuz zein posta elektroniko bidez, laguntza erregistrorako eta herritarren arretarako bulegoan (Diputazio kalea, 7).

Bizkaidatz Bizkaiko Foru Aldundiak lehenengo aldiz 2008an antolatu zuen ekimena da eta hamaika urte hauetan zehar, 449 kontakizun aurkeztu dira bertara. Hogeita bi idazlek aurkeztu dituzte beren proposamenak, parte-hartzaileek kontakizun horiei segida bat eman ziezaioten, esaterako, Miren Agur Meaberen Carnicería Manolo Harategia (2008), Nerea Riescoren El sauce de San Valentín Díaz (2008) edota Unai Elorriagaren Prokofiev Plana (2009), beste batzuen artean.

lehiaketaren oinarriak eta informazio osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button