MUSIKA

Hamlet, Seiurte eta Cobrak Ordiziarrock jaialdian joko dute

Ostegunetik larunbatera bitarte Ordiziarrock jaialdiaren 14. edizioa egingo da. Aurtengo edizioa, hain justu, ostegunean hasiko da jazz soinuekin: Dani Pozo 4et bandak kontzertua egingo du D’elikatuz aretoan, 19:30etik aurrera.

Ostiralean, halaber, Zarautz eta Zumaiako musikariek abiatutako Sofa taldearen kontzertua izango da D’elikatuz aretoan, 19:00etan. Gau partean, 22:30ean, hiru taldek joko dute gaztetxean: Batzuri, Thursday’s Pusy Dogs eta Holy Nuns. Egun berean, baina 16:30etik aurrera, skate-ari lotutako hainbat ekitaldi izango dira: tailerra, erakustaldia, bideo-emanaldia, eta abar.

Larunbateko egitaraua, bestalde, eguerdian hasiko da, skate-parkean egingo diren ekintzekin. Parke horretan, gainera, JMa eta Rodeo taldeek joko dute. Arratsaldean, 19:00etan, Plaza Nagusian beste bi taldek joko dute, Correcaminos Rock & Roll Band eta Karim Louati. Azkenik, 20:00etan, herriko frontoian jaialdiko kontzertu nagusiak egingo dira: Seiurte, The Music Collectors, Hamlet eta Cobra. Emanaldion ostean, Olarius & Brothers Rock disko jartzaileak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button