LITERATURA

“BizkaIdatz” lehiaketaren X. edizioko sariak banatu dira

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duen BizkaIdatz lehiaketaren hamargarren edizioko sari banaketa atzo izan zen. Bizkaiko Foru Aldundiak 2008. urtean jarri zuen martxan ekimena, bizkaitarron literatura-sormena bultzatu eta sustatzeko xedez.

Lehiaketa berezia da. Parte-hartzaileek kontakizun bat idatzi behar dute gaur egungo bi idazleren bi istorio ezberdinen hasieraren jarraipena idazteko. Istorioetako bat euskaraz egon da, eta bestea gaztelaniaz. Honako hauek izan ziren aurtengo lehiaketari hasiera eman dioten testuak: Bernardo Atxagaren Istripua (euskarazko bertsiorako) eta Itziar Minguez Arnaizen Escape (gaztelaniazko modalitaterako).

Euskarazko modalitatean, Kristina Gorostidi Salinasek jaso du lehenengo saria Istripua lanagatik, eta gaztelaniazko modalitatean, lehenengo saria Cristina Pascual Manzanok eskuratu du Escape izeneko kontakizunagatik.

Aurreko edizioetan egin den bezala, bi modalitateetan, 1.500 euro eta diploma jaso dituzte lehenengo sariagatik. Kontakizun guztiak argitalpen batean kaleratu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button