LITERATURA

Bizkaidatz 2014-2015eko VII. edizioaren irabazleak

Urtero irakurketa eta idazketa bultzatzeko eta sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz sariketa antolatzen du. Aurtengo edizioko irabazleak jakinarazi dituzte: Idoia Barrondok irabazi du euskarazko bertsioan eta Andoni Abenojarrek gaztelaniazkoan.

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzearekin batera, Foru Liburutegiak Bizkaidatz lehiaketan saritu diren lanak zeintzuk diren zabaldu du. Literatur lehiaketa honetan bi idazlek proposatutako kontakizunari jarraipena eman behar diote partaideek, euskaraz edo gaztelaniaz.
VII. edizio honetan Ana Urkizak proposatu du euskarazko kontakizunaren hasiera, Argazki Kamera lanarekin; Ivan Repilak, aldiz, gaztelaniazko kontakizunaren hasiera proposatu du, Delito al Azar lanarekin.

Idoia Barrondok irabazi du euskarazko bertsioan, eta bigarren saria Aritza Arrizabalagak jaso du. Gaztelaniazko modalitatean Andoni Abenojar izan da onena, eta bigarren saria Iñigo Latorrerentzat izan da.

Goizalde Landabasok, Jasone Osorok eta Ana Urkizak osatu dute euskarazko bertsioaren epaimahaia, eta Javier Diez Carmonak, Aixa de la Cruzek eta Ivan Repilak gaztelaniazko modalitatean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu