BESTELAKOAK

Bizkaian kultura proiektuak garatzeko laguntzak

2018an zehar Bizkaian egingo diren kultura proiektuak finantzatzeko erabiliko diren diru-laguntzen dekretuak onartu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Guztira, 1.398.000 euro bideratuko interes kulturala duten proiektuetarako (arte eszenikoen adierazpenak, musika, folklorea, ikerketa eta kulturaren garapena, ikusizko eta ikus-entzunezko arteak, pentsamendua eta eztabaida eta argitalpenak) eta Bizkaiko Jaialdiak ekimenaren parte diren jaialdietarako. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 4ra arte izango da.

“Bizkaian balio publiko argia duten kultura eragile bizkaitarrak (pribatu zein publikoak) eta lurraldeko kultura proiektuak garatzeko eta babesteko estrategiak bultzatzea helburua du” deialdiak.

Proiektuaren garrantzia, programetan gazte talentudunak sartzea edo euskararen erabilera kontuan hartuko diren elementuak dira.

Argibide gehiago: www.bizkaia.eus/kulturadirulaguntzak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu