ESZENA

Bizkaian ikuskizun kulturalen antolakuntza eta sustapena bultzatzeko diru-laguntzak

Bizkaiko Foru Aldundiak antzerkiaren eta dantzaren arloetan 2019ko ekitaldian arte eszenikoetako ikuskizunak sustatzeko foru diru-laguntzen eskabideak aurkezteko epea ireki du. 80.000 euro ezarri ditu, eta diru-laguntzak eskatzeko epea ekainaren 17tik  irailaren 16ra arte izango da. Ekimenaren xedea Bizkaiko enpresek ekoizten dituzten arte eszenikoetako ikuskizunak sustatzea da.

Aldi berean, Aldundiak, “garapen sozio-kulturalaren eta ekonomikoaren terminoetan industria kulturalek egiten duten ekarpenaren jakitun,  Lurraldean 2019ko ekitaldian  enpresa kultural horiek arte eszenikoetako (musika, dantza, antzerkia)  ikuskizunak antolatzen laguntzeko eta horien jarduna osatzeko” diru-laguntzen oinarri erregulatzaileak onetsi ditu.
Aldundiak, 100.000 euroko laguntzen  berariazko partida honen bidez, industria kulturalak sustatzeko bere konpromisoarekin jarraitzen du. Industria kulturalentzako diru-laguntzak eskatzeko epea ekainaren 14an irekiko da eta uztailaren 15ean itxiko da.

Euskara eta Kulturako Saileko Kultur Ekintzako Zerbitzuak laguntza teknikoa eskainiko du honako foru dekretu honi buruzko duda eta kontsulta guztietan. Horretarako esteka honetara jo daiteke: http://www.bizkaia.eus/laguntzaileKulturEkintza

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button