MUSIKA

Wayne Shorter saxo-jotzailek Getxoko Jazzaldian izango da

Wayne Shorter saxo-jotzaile klasikoa eta Eliane Elias piano-jotzaile eta abeslari brasildarra izango dira aurtengo izarrak 36. Getxoko Nazioarteko Jazzaldian.

Horiez gain, saio nagusietan Larry Carlton, Mike Stern eta Richard Bonaren banda eta China Moses abeslariak joko dute uztaileko 4tik 8ra.

Uztailaren 6an Wayne Shorter (1933, New Jersey) saxo-jotzaile ezagunak joko du, jazzaren mitoa eta gaitasun handiko inprobisatzailea da estatubatuarra. Manhattaneko klubetan hasi zen jotzen eta handik gutxira jazz musikari handiekin hasi zen lanean, tartean, Miles Davis, John Coltrane, Sonny Rollins, eta  Art Blakey-rekin.

Eliane Elias (1960, Brasil), halaber, uztailaren 8an, jaialdiaren azken egunean izango da agertokian. Piano-jotzaile, abeslari eta konpositorea, hirukote gisa arituko da.

Gainontzeko emanaldiei dagokienez, lehenengo egunean Larry Carlton (1948, California) eskarmentu handiko musikariak joko du; Biharamunean, uztailak 5, China Moses (1978, Los Angeles). Azkenik, larunbatean, uztailak 7, jazz fusion eta world musiceko doinuak izango dira nagusi Getxon Mike Stern (1953, Boston) gitarra-jotzailearen eta Richard Bona (1967, Kamerun) baxu-jotzailearen eskutik.

Euskal Herriko 30etik gora talde Donostiako Jazzaldian

Bestalde, Euskal musikariek edota Euskal Herrian bizi diren musikariek osatutako hogeita hamalau jazz taldek parte hartuko dute uztailaren 19a eta 23a bitartean Donostian egingo den Jazzaldiaren 47. Edizioan, hala nola, Et Incarnatus, Travellin’ Brothers Big Band, Triz3ps, Nevermind Trio, The Hot Wok, Natalia Calderón Quartet eta abar. Zerrenda osoa Jazzaldiaren webgunean jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button