LITERATURA

Bizitzea ez al da oso arriskutsua?

Atzo, Pamiela argitaletxeak Joseba Sarrionandiaren Bizitzea ez al da oso arriskutsua? azken lana aurkeztu zuen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Joxemari Iturralde, Ander Lipus eta Dana Moyarekin batera.

“Bizitzea ez al da oso arriskutsua?” esaldi horrekin  hasi eta bukatzen du Joseba Sarrionandiak bere eguneroko hau. Testu laburrez eraikia, kartzelan idatzitako Ni ez naiz hemengoa gogoangarri haren moduan, egilea Kubatik ari da orain, zintzo eta zuzen: Habanako gauak lasaiak izaten dira, auzokoren batek errime uzten du musika, katuek marruma egiten dute teilatuetan, tximista lehor batzuk ikusten dira hodeiertzean. Gaukaria berez bezala hasi zen osatzen halabeharrezko edo ustekabeko gaiekin: eguneroko bizimoduko momentuak, telebistako albisteak, lagun arteko enkontruak, liburu edo pelikularen batek probokatutako epifania txikiak, ideien tolesdurak edo historia amaitu orduko egoerak. Betiko obsesioak edo lantzean behingo deskuiduak, giza izaerari buruzko galdera berriz eginak, pentsamenduekin, sentimenduekin eta lengoaiarekin atezuan…”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu