ARTEA

Susana Talayero artistaren “Kronika geldiezina”

Bilboko Arte Ederren Museoan, eta ekainaren 6ra bitartean, Susana Talayero artistaren Kronika geldiezina (1987-2016) izeneko erakusketa zoragarria ikusteko aukera izango duzue.

Susana Talayerok (Bilbo, 1961) Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zituen Arte Ederrak eta gero Erroman hasi zuen bere ibilbide artistikoa. Hantxe ezagutu zuen Italiako bizitza kultural eta artistikoaren eferbeszentea. Hortaz, Erromak eta Bilbok sekulako garrantzia dute Talayerok eginiko lanean.

Susana Talayero. Kronika geldiezina (1987-2016) erakusketa abiatu du orain Bilboko Arte Ederren Museoak, Talayeron lana eta 30 urteko ibilbidea sakontasunean aurkezteko. Hala, 1980ko hamarkadaren amaieratik gaurdaino egindako pieza esanguratsuak (100 lan dira) bildu dira lehenengo aldiz.
Erakusketa hiru esparrutan banatzen da:  Erroma izenekoak, 1987tik 1995era bitartean egindako hormarako hainbat lan hartzen ditu; Lorategia izenekoa da bigarrena, gehienbat 1999tik 2009ra bitarteko margolanekin; eta azkenik, Buruhandiak 2006-2014 bitarteko lanak aurkezten dira.

Bideo-lan bat ere badago: Murata (2015). Bertan Talayerok  espazioari edo itxialdiari buruzko kontzeptuak jorratzen ditu.

Hortaz, Talayero pinturaren, marrazkiaren eta bideoaren esparruetan aritu da, eta, bere obran, forma organikoekiko interesa ikusten da eta horien bidez indar espresibo handiko mundu propioa osatzen jakin du. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button