ESZENA

Bizitzan sortzen diren zailtasunei nola aurre egin

Teatro Gorakadak “Ulises-en Bidaia” egingo du datorren ostiralean, urtarrilak 18, Elorrion, 20:30eatik aurrera.

Badira hogeita hamar urte Durangaldeako gazte talde batek Gorakada konpainia sortu zuela. Geroztik, ume antzerkigintza duintzeko asmoarekin mota desberdinetako hainbat ikuskizun sortu izan dute: kale antzerkia, egile antzerkia edo testu literarioetan oinarritutako antzerkia. Guztiak izan dira nortasun handikoak eta sari garrantzitsu ugari merezi izan dute, aipatzekoak dira FETEN-en (Feria Europea de Artes Escénicas para Niños y Niñas de Gijón) hainbat edizio eta ataletan jasotakoak.

Ulises-en bidaia lana bidaia baten istorioa da eta era berean metafora bat ere, bizitza eta bertan sortzen diren zailtasunei nola aurre egin islatzen duena. Ezuste handiz eta jolasez beteriko bidaia honetan eszena bakoitza unibertso oso eta itxi bat da.
“Ulises-i eskatuko diogu utz gaitzala laguntzen bere Itaka-ren bilaketan, agian gurea ere aurkituko dugulakoan. Bizitza luzea greziar heroiarentzat!”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button