IKUS-ENTZUN

Bizitzan hartzen diren erabakien gaineko kontakizuna

Gaur, hilaren 13an, Elorrioko Iturri Kultur Etxean Hileko dokumentala saioa egingo dute, ohi bezala, 19:30ean. Oraingoan, Ouga Girls (Theresa Traoré Dahlberg, 2017) pantailaratuko dute, Burkina Fason emakume gazte izatearen esanahiaren deskripzio poetikoa.

Interesgarria oso film honetan zer kontatzen den. “Uagadugu Burkina Fasoren hiriburuan, neska gazte talde bat dugu kotxeen mekanikari bihurtzekotan ikasten. Mailu eta giltza ingelesen artean, barrea, ahizpatasuna eta adiskidetasuna partekatzen dituzte. Euren amets eta nahiak herrialde baten balioekin nahasten dira, eta baita inguratzen dituen gizarte baten iritziarekin ere, zeinak azaltzen duen emakumeak, ustez, nolakoa behar duen.
%52 dira gazte langabetuak Afrikako herrialde horretan. Bertan lana aurkitzea nerabe eta gazteen arteko ardura nagusia da. Bizitzan zehar hartzen diren erabakien gaineko kontakizun zirraragarria dugu eta gainerako guztien iritzi, beldur eta aurreikuspenen artean, norbere bidea egiteko beharrezkoa den ahaleginaren gainekoa.
Euren ikasketak amaitzen ari diren une erabakigarrian daude neska hauen bizitzak eta horrek hurbilduko gaitu nerabezarotik helduen bizimodurako zeharkaldi zail bezain unibertsala ezagutzera”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button