MUSIKA

Nikki Corvett & The Romeos taldeak Hondarribian joko du abenduan

AEBetako Detroit hiriko Nikki Corvett & The Romeos power pop taldeak Hondarribiko Psilocybenea aretoan joko du abenduaren 8an, 20:00etatik aurrera. Nikkik 16 urterekin utzi zuen gurasoen etxea ez baitzioten MC5 taldearen kontzertu bat ikustera joaten utzi. Harrezkero, rock’n’rollean murgilduta aritu da.

1977an,  Nikki & The Corvettes taldea eratu zuen, eta 1980an estreinako lan homonimo bakarra argitaratu zuen Bomp diskoetxearen bitartez, eta power pop estiloko ezinbesteko obra  bihurtu zen. Grabazio horren harira, honelakoak bota zituen prentsa espezializatuak: “Power poparen perfekzioa” edo “Ronettes eta Ramonesen artean”. Hala, Nikki pop punkaren aitzindarietako bat dela esan ohi da.

Taldea desegin arren, Nikkik diskoak grabatzen eta kontzertuak egiten jarraitu du. Ramones eta Blondie-rekin birak egin ditu, eta Japonian pop ikono  bat da. Oraintsu, single berri bat argitaratu du The Romeos talde italiarrarekin. The Romeos taldearekin arituko da, hain justu, Hondarribin. Hauexek osatzen dute The Romeos: Hervè (The Peawees), Franz (Miss Chain & The Broken Heels) eta Brown (T.U.P. Studio). Nikki Corvett & The Romeos taldearekin batera Living Eyes arituko dira.

Psylocibenea aretoak, halaber, abenduan izango den bigarren kontzertu baten berri ere eman du: Borrokan eta Inoren Ero Ni, abenduaren 15ean, 20:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button