LITERATURA

Bizitzan giltzarri diren kontuak

Txoria nintzela da Xabier Etxeberria idazleak plazaratu duen azken lana. “Ipuin bizi eta arinak burutu ditu Xabier Etxeberriak, estilo, gai eta erritmo askotakoak, idazlearen esku trebearen erakusgarri”.

Umeak direnak, nerabetasuna pairatu ostean gazte bilakatzen dira, eta prozesu horretan burutik eta inguruan gertatzen diren kontuekin moldatzen dira pertsonak. “1980tik 90era doan hamarkadan zehar, Euskal Herriko edozein txokotan egon litekeen herri ertain batean, neska-mutil sorta bat, gero nerabe bihurtzen direnak eta geroago gazte. Elkarrekin txirikordatzen diren istorio hauetan umetako jolas ez beti inuzenteak ikusiko ditugu, norbere identitate sexualaren deskubrimendua, jaietako parrandak, oso lagunak ez diren adiskideak, politikak etsaitzen dituenak…”

Xabier Etxeberria idazleak hainbat testu entretenigarri ekarri ditu orriotara,  baian azalekoak ez direnak, “mamia eta sakontasuna ere badutenak, bizitzan giltzarri diren kontuetan gizatasunezko jarrera bat adierazten dutenak” esan du Elkar argitaletxeak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu