IKUS-ENTZUN

Bilboko Zinemaldi Fantastikoan, “Panorama Fantastikoa”

Maiatzaren 8tik 15era ospatuko den Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, David R.L. zuzendari irundarraren La noche del ratón (2014) ekoizpen lanaren estreinaldia eskainiko du Panorama Fantastikoa sekzioan. Santa Barbara SBIFF (Los Angeles) jaialdian estreinatu ondoren, La noche del ratón Bilbon ikusi ahalko da maiatzaren 21ean, 22:00etan.

David R. L.-k zuzendu eta Asier Vazquezek ekoiztu duen filmaren protagonistak Unai García eta Miriam Cabeza antzezleak dira. Film luzea 6.000 euroko aurrekontuarekin egin zen, eta Irun, Hondarribi eta Donostia artean errodatu zen.

Panorama Fantastikoa atalak, Sekzio Ofizialerako aukeratu ez diren baina ikus-entzuleen aurrean eskaintzea merezi duten filmak jasotzen ditu. Horrela, programaren barruan, duela denbora gutxi egindako beste bost lan ere jasotzen dira: The Afterglow, La Cosecha, Crumbs, Queridos Monstruos eta La Parte Ausente

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button