ESZENA

Bizitza puska bat

Arriaga Antzokiak, K Producciones-ekin batera, lan berri baten estreinaldiaren berri eman du gaur goizean prentsaurrekoan: Naturaleza muerta en una cuneta. Lan hau, Soinujolearen semea-rekin batera, Arriaga Antzokiaren antzerki-ekoizpenetako bat da.

Lana, otsailaren 7, 8 eta 9an ikusi ahal izango da, 20:00etan, Arriaga Antzokian, Madrileko Valle-Inclan aretoan sekulako arrakasta lortu ostean. “Bilbora etortzea, gure herrira bueltatzeak sekulako bertigoa ematen digu eta oso urduri gaude”, esan du Adolfo Fernandez zuzendari eta aktoreak.

Lana, Fausto Paravidino errebelazio-autorearen izenburu bereko testuan oinarrituta dago. Autore gazte hau 2000. urtean eman zen ezagutzera 23 urte zituenean, Londresko National Theatre eta Royal Court-eko antzerki gazteko hainbat batzordetan aukeratua izan da, eta bere ospea Frantziako, Alemaniako eta Ingalaterraraino iritsi da.
“Bere testua irakurtzen hasi nintzenean hunkitu nintzen, eta obra jenial baten aurrean nengoela sentitu nuen”, nabarmendu du zuzendariak. “Lan honek gako sozial asko ditu: guraso eta seme-alaben arteko hartu-emanak, hurkoekiko ulertezintasuna, inozentziaren kriminalizazioa, …”

Adolfo Fernandez zuzendaritzaz arduratu da, eta baita egokitzapenaz ere, Ángel Solorekin batera. Aktoreen zerrendan Susana Abaitua, Sonia Almarcha, David Castillo, Juan Codina, Adolfo Fernández eta Ismael Martínez topatuko dituzue.

Obra, Fausto Paravidinoren Naturaleza muerta en una cuneta, polizia-thriller bat da. Gertaeren ardatza emakume gazte baten hilketa da, errepide bateko arekan bizigabe aurkitutako natura hori, eta ikerketaz arduratzen den inspektoreak denboraren kontra egin behar duen lasterketa bizia, zeren 16 ordu baino ez baititu kasua argitzeko, krimenaren berri hedatu aurretik.

“(…) Obra ez da hilketa baten kronika hutsa; ez da poliziak, drogazaleak, droga-saltzaileak eta emagalduak biltzen dituen gizartearen isla hutsa; ez da gazte desorientatuen istorio labur bat. Obrak badu unibertso paralelo bat, errealitate -edo plano- horien ondoan, eta unibertso horrek badu indar erdiragarri bat: amaren figura, finean, bere alaba ezagutzen ez zuen ama bat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button