ESZENA

Bizitza, laguntasuna, eta naturaren fabula

Bihar, apirilak 13, Ilmaquinario Teatro galiziar konpainiak Resaca ikuskizuna eskainiko du Kultur Leioan. Atzerriko obretatik abiatutako El Hombre Almohada (2012) eta Perplejo (2014) ikuskizunekin arrakasta izugarria lortu ondoren, konpainiak antzerki dokumentalen premisetatik gertu dagoen talde sormeneko dramaturgiaren aldeko apustua egin du. Emaitza gisa, diziplina anitzeko ikuskizuna sortu dute; izan ere, antzerkiak poesiarekin hitz egiten du, ahozko narrazioa eta zuzeneko musika eskaintzen dira Alexen bizitzaren historia berregiten saiatzeko. Zendutako pertsona arrunt bat zen Alex, eta etengabeko krisi eta eraldatze prozesuan dagoen mundu honetan bere tokiaren bila jarraitzen duen belaunaldiaren sentimenduak nolabait laburbildu eta sinbolizatzen ditu. Existentziaren ajeari buruzko bizitza ikuskizuna da. Irakurtzen, abesten, barre egiten, entzuten, dantza egiten eta arnasa hartzen ulertzeko saiakera da, dagoeneko gure artean ez dauden arren gugan bizi izan diren pertsonen bizitza barneratzen. Bizitza eta laguntasuna ospatzeko ikuskizuna da. Bidaia honetan ikusleek xamurtasuna, komikotasun, hausnarketa eta emozioa bisitatuko dituzte, bizitza propioak taularako gai bihurtzen dituzten bost interpreteen eskutik. Zentzumenetarako benetako oparia da.

Programazioak hurrengo igandean (apirilak 15) izango du segida, eta La Maquiné andaluziar konpainiak La Semilla ikuskizuna eskainiko du Kultur Leioan. Naturari diogun maitasunaren inguruko istorioa. Ingurugiroak gizakiengandik jasotzen dituen tratu txarren inguruko hausnarketa, poesiaz, umorez eta sentikortasun handiz eskainia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button