IKUS-ENTZUN

Bizirik irauteko sena

Gaur, azaroak 13, Elorrioko Hileko dokumentala saioaren barruan, Christy Garlandek zuzenduriko What Walaa Wants filma proiektatuko dute. Filma arabieraz dago, eta gaztelaniazko azpitituluekin pantailaratuko dute.

Pelikulak kontatzen duen istorioa honakoa duzue:  Walaa gaztea Balatako errefuxiatu-eremuan bizi da, Nablus hirian (Palestina). Ausarta eta tematia da, eta Palestinako Aginte Nazionalaren indar armatuetan sartzea erabaki du. Sartzeko probak oso gogorrak dira, baina, probak gaindituz gero, Zisjordaniako emakume polizia gutxietako bai izatea lortuko du. Gaztea da oraindik, eta heldugabea, baina etsipen hitza ez dago haren hiztegian.
Walaaren bizitza bizirik irauteko senean eta oztopo handiak gainditzean datza. Ama atera berri du espetxetik, bere buruaz beste egin zuen terrorista bati laguntzea egotzita 8 urte espetxean egin eta gero. Anaia txikiak, berriz, bere idoloek egiten duten gauza bera egin nahi du, eta kale-borrokan parte hartzen du. Eta egoera horrek ez dio laguntzen Walaari etorkizuneko planak gauzatzen. Walaa 15 urtetik 21era bitartean nola bizi den erakusten digu filmak: nola prest dagoen amaieraraino iristeko, eta ezarritakoa eta inguruko egiturak zalantzan jartzeko. Lortuko ote du azkenean bere ametsa bete eta polizia izatea?

Christy Garlanden filmek gai unibertsalak lantzen dituzte, eta asko dute dramatik, baina hunkigarriak eta eraldatzaileak dira. The Bastard Sings The Sweetest Song filmak (2012) kritika bikainak lortu zituen nazioarteko estreinaldian. Bere azken filma Cheer Up (2016) izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu