IKUS-ENTZUN

Bizimodua aitzinera atera ahal izateko

Asteburu honetan, Arte al agua (Olivier Van der Zee, 2017) izeneko dokumnetala eskainiko da Berako Kultur Etxean.

1941 eta 1960 urteen artean Bortzirietako 158 gizonek atera zuten kartilla Ternuara arrantzara joateko: 70 beratar, 55 lesakar, 17 etxalartar, 11 igantziar eta 5 aranaztar. Gerra ondoko Bortzirietako ekonomia ahulean, Ameriketara artzain lanetara, Iratira eta Frantziara mendi-mutil; kontrabandoa; neskato-lanak; apaiz eta moja; edota Ternuara bakailao-arrantzara joan behar izan zuten gazte aunitzek, bizimodua aitzinera atera ahal izateko.

Pasaian bizi den Olivier Van der Zee holandarraren Arte al agua dokumentala Beran ikusi ahalko da, eta bide batez, “Beratik itsasora lanera joan ziren gizonei aitortza egin nahi die Berako Udalak”. Dokumentala hasi baino lehenago Rosa Arburua Goienetxeren solasaldia antolatu da, Bortziritarrak Ternuan bakailao-arrantzan izenburupean. Aditu honek, 1940-1960 Bortzirietako Gaztiak liburua argitaratu zuen 2005ean. Bertan, “1940 eta 1960 urteen artean Bortzirietatik kanpo lan bila joan ziren gizon-emakumeen bizipenak biltzen dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button